viernes, 13 de diciembre de 2013

Euskararen eguna

Euskararen eguna

Abenduak 3an Euskararen Eguna ospatu genuen eskolan.  Giro polita sortu zen eta asko disfrutatu genuen egun honetan.

 

LH 2.eta 3. zikloko ikasleek  Euskal Herriko mapa erraldoia osatu zuten eta aurkeztu eta gero irrintzi lehiaketa eta dantza egin zuten areto nagusian.

Ikasle nagusiek eta txikiek asko disfrutatu zuten txokoetan.

Eskerrik asko zuen laguntza eta parte hartzeagatik.

Baina ez ahaztu…:


  Euskararen eguna EGUNERO da!!!


Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk:




lunes, 18 de febrero de 2013

SANTA AGEDA

Santa Ageda bezperan DBH 1. mailako ikasleak gelaz-gela joan ziren koplak abesten. Gero, 3.,4., 5. eta 6. mailako ikasleekin elkartu ziren patioan. Oso ondo abestu zuten.

Hemen uzten dizkizuegu Santa Ageda bezperan ateratako argazkiak.



lunes, 4 de febrero de 2013

UXUE GUREKIN

Aurreko ostiralean Uxue Alberdiren bisita jaso genuen eskolan eta ez zen bisita batere makala izan.Egia esan, oso ondo pasa genuen.Hamaika bertso jolas egin genituen eta abesteko parada ere.Benetan oso dibertigarria izan zen.Galdera mordo bat egin genizkion eta modu argi batean erantzun zituen.Bukaeran ,seguidilla batekin agurtu gintuen (ia 5 minutu egon zen etenik gabe abesten).Eskerrik asko Uxue.
Hemen uzten dizkizuegu argazki batzuk.


miércoles, 30 de enero de 2013

SANTA AGEDA BEZPERA


Aurten ere, Santa Ageda bezpera ospatuko dugu ikastetxean. Astelehen goizean DBH Lehengo mailako ikasleak gelaz gela joango dira koplak abesten.
 LH 2. eta 3. zikloko ikasleek 12:30tan patioan abestuko dute. Gonbidatuak zaudete haiekin abesteko.Hemen dituzue abestuko dizkiguten koplak entsaiatzeko.
1.
Zorion, etxe hontako denoi!
Oles egitera gatoz,
aterik ate ohitura zaharra
aurten berritzeko asmoz.
Ez gaude oso aberats diruz,
ezta ere oinetakoz.
Baina eztarriz sano gabiltza,
ta kanta nahi degu gogoz.
 
2.
Santa Ageda bezpera degu
Euskal Herriko eguna,
etxe guztiak kantuz pozteko
aukeratu deguna.
Santa maitea gaur hartu degu
gure bideko laguna.
Haren laguntzaz bete gentzake
egun hontako jarduna.

miércoles, 16 de enero de 2013

IKAS2DEAK

Kaixo Uxue!
Datorren ostiralean ,hilak 18,Uxue Alberdi idazle eta bertsolari ezagunaren bisita jasoko dugu ikastetxean .Bertan DBH 1 eta DBH 2 mailako ikasleek hartuko dute parte.Idaztearen garrantziaz jabetuko dira gure ikasleek eta era berean, Uxuekin batera solasaldi aberasgarria izateko parada izango dugu.

lunes, 14 de enero de 2013

OLENTZERO GURE ESKOLAN

Olentzero etorri zen gure eskolara. Hemen dituzue argazki batzuk:

Haur Hezkuntza



Haurtzaindegia